Zorionak mende erdiko bideagatik!

Kooperatiben Kontseiluak aitortza erakutsi die Euskaditik mundu hobea eraikitzen 50 urte bete dituzten enpresa kooperatiboei. Horietako asko MONDRAGON Korporaziokoak.
Card image cap
2024/10/03

Kooperatiben Kontseiluak aitortza erakutsi die Euskaditik mundu hobea eraikitzen mende erdi baino gehiagodaramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori baino gehiagori. 2019an, jada, 50 urte baino gehiago egina zuten 69 enpresaren ibilbidea balioetsi zen. Bost urte hauetan euskal ekonomiarentzat ondare garrantzitsua duten enpresa kooperatibo gehiago batu dira, eta kooperatiba horiek izan dira gaur eguerdian Euskalduna Jauregian egindako ekitaldiko protagonistak, horiei egin baitzaie omenaldia, merezita.

Sektore oso ezberdinetakoak dira, industriakoak zein hezkuntzakoak, baita nekazaritzakoak edo kontsumokoak ere, eta zerbitzu sorta zabal batekoak ere bai

Euskadik ibilbide luzea egina duten ehun enpresa kooperatibo baino gehiago ditu. Mende erdia baino gehiagoko historia duten kooperatibak dira, eta sektore oso ezberdinetakoak dira, industriakoak zein hezkuntzakoak, baita nekazaritzakoak edo kontsumokoak ere, eta zerbitzu sorta zabal batekoak ere bai. Heterogeneotasun horrek garbi uzten du edozein sektore gara daitekeela kooperatibaren figura juridikoaren pean.

54038965842_9807bc87a7_c.jpg
Patxi Olabarria.

Baina batez ere, lurraldean oso errotuta dauden enpresak dira, Patxi Olabarria Kooperatiben kontseiluko presidenteak agerian utzi duen bezala. “Enpresa kooperatibo horiek ez dira deslokalizatzen, beren erabakiguneak hemen baitaude eta eraldaketa sozialarekiko konpromiso argia baitute”, adierazi du. Ekitaldi hau mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko duen konpromisoaren froga da, gure herriaren garapenari egiten dion ekarpenagatik aitortza sozial handiagoa behar duela uste baitu. “Kooperatibak aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalerako benetako motorra dira. Mundu honetan, non desberdintasunak gero eta gehiago diren, kooperatibek erakusten digute badagoela aberastasuna modu bidezkoagoan banatzerik, pertsonak beren jardueraren erdigunean jarriz”, adierazi du Patxi Olabarria Kooperatiben Kontseiluko presidenteak.

54039830741_345e154511_c.jpg

Ekitaldian Mikel Torres Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak parte hartu du, baita Euskadiko beste agintari eta kooperatiba eta enpresa munduko beste ordezkari batzuk ere.

54040280250_173d74d18b_c.jpg
Juan Luis Arsuaga.

Aitortza horren osagarri, Kooperatiben Kontseiluak Juan Luis Arsuaga paleontologo ezaguna gonbidatu du bere ikuspegia azal dezan; izan ere, haren ustez, lankidetza ez da soilik giza balio bat, gure bilakaera eta gizateriaren historia ulertzeko funtsezko gako bat ere bada. "Cooperar para competir: la clave de la evolución social” izeneko hitzaldia eman du, eta bertan lankidetzaz hitz egin du, nola lankidetzak kooperatibismoaren iragana, oraina eta etorkizuna bultzatu duen azaltzeko.

Enpresa aitortuen artean MONDRAGONeko asko izan dira, besteak beste: Aurrenak, Cikautxo, Eika, Ikerlan, Lagun Aro EPSV, Maier eta Onnera Group. 

Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Ikerketa zentro teknologikoa

Kooperatibisten babes soziala

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Nazioarteko enpresa taldea.