MONDRAGONeko 34 kooperatibak dute Eusko Jaurlaritzaren Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria. Horretarako, erakunde horietako euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa aztertu dituzte erakundez kanpoko pertsonek. 34 kooperatiba horietatik 21ek goi mailako ziurtagiria jaso dute, 12k erdi mailakoa eta 1ek oinarrizkoa. MONDRAGONeko Euskara Batzordeak EAEko kooperatibetan Bikain prozesua sustatzearen aldeko apustua egin du. Lerrootan, ezaugarri ezberdinak dituzten hiru kooperatibek prozesu horretan izandako esperientziak bildu nahi izan ditugu: Bexen Cardio, LKS Next eta Danobatgroup.
2025/04/23