"Sinfonia kooperatiboa benetan oso berezia izan zen"
- Humanity at Music. Urtebete pasa da Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizun handitik. Nola gogoratzen duzu eguna?
Egia esan atzo izan balitz bezala gogoratzen dut. Eguraldi bikaina atera zen irailaren 14 hartan eta lagunekin joan ginen Gasteizera. Arratsalde polita pasa genuen, ikuskizun ederraz gozatu eta ostean trago eta pintxoak dastatu. Ekitaldi oso berezia izan zen eta momenturen baten hunkitu nintzela ere gogoan dut. Errealak futbol-partidua irabazita borobildu zen eguna, eta HaM-eko edalontziak umeentzat hartuta etxeratu ginen “hanka bat lurrean eta bestea airean”.
- Egitasmo bezala, Fagor Industrial kooperatiban nola ezagutu zenuten? nola deskribatuko zenukete?
MONDRAGON-etik iritsi zitzaigun Sinfonia Kooperatiboaren nondik-norakoak. Proiektu osoa aurkeztu ziguten, eta herriz-herri emango ziren emanaldien egutegia ere jaso genuen. Horrela, Oñatiko kooperatibak elkarrekin harremanetan jarri eta ekaineko ikuskizuna prestatzeari ekin genion. Ikuskizun berezia izan zen Oñatiko parrokiakoa (gogoan dut Fernando Velazquez-ek abeslari jardun zuela…); benetan politta!
Gero, iraila bitartean Buesa Arenako ikuskizunera joateko jendea animatzeari ekin genion poliki-poliki. Eta hasiera baten asmo handiko proiektua ematen zuena, errealitate bihurtu zen. Eta prozesu honetan ere dexente ikasi genuen, “Ikasteko sortu ginen” eta…
- Kooperatibigintza eta kultura uztartzen direnean.... zer?
Zerbait benetan berezia. Hitzez esplikatu ezin dena, musikaz eta dantzaz sentiarazi daitekeena bakarrik.
- Humanity at Music, hitz batean?
Artelana-elkarlana.