Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ziurgabetasunari egokitzeko erakutsitako gaitasuna azpimarratu du Fagor Taldeko Batzarrak
2020an baino %17 gehiago fakturatu zuen Fagor Taldeak 2021ean; eta, oro har, %104ko hazkundea izan dute urteko emaitzek. “Askotarikoak dira azken urteotan bizi behar izan ditugun aurreikusi barikoak. Pandemia bat, Ukrainako gatazka, energiaren garestitzea... Horiek eragin zuzena izan dute gure jardunean, baina, oro har, uneko testuingurura egokitzen jakin dugu, moldatuz, eta, aukerak sortu direnean, aprobetxatuz. Horrek eragina izan du urteko emaitzetan”, azaldu zuen Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko lehendakariak.
2020an baino %17 gehiago fakturatu zuen Fagor Taldeak 2021ean
2021aren errepasoa egiteko, 2022ko gestio plan aurkezteko, organoen eguneratzeez jarduteko eta zenbait arauei buruzkoak bozkatzeko parada izan zen Batzar Nagusian. Eta Fagor Taldeko lehendakari kargua ere bozkatu zen. Hala, lau urterako izan da berriro hautatua Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko egungo lehendakaria. Hori eginda, urte berrirako erronkez mintzatu da Fagor Taldeko lehendakaria. Hain zuzen ere, gobernantzan jarri du mira: “Garrantzitsua da gure gobernantza eredu demokratikoa eguneratzea. Asko zaildu da testuinguru ekonomikoa, eta asko aldatu dira gure kooperatibak, handiagoak eta kudeaketarako konplexuagoak bilakatuz. Eszenatoki horretan, funtsezkoa da kooperatiben eta Taldearen garapen ekonomiko, sozial zein instituzional iraunkorra bermatuko duen gobernantza eredu egokia bilatzea, kultura kooperatiboa eta bazkideen erantzukidetasuna oinarri izango dituena. Hilabeteetako prozesua izango da hasiko duguna”.
Ostera, 2021. urteko emaitzak ere berbagai izan dira Batzar Nagusian. Zehatz esanda, iaz, 1.482 milioi euro fakturatu ziren Fagor Taldeko kooperatibetan -2020an baino %17 gehiago-, eta 57,97 milioi eurokoak izan ziren irabaziak -2020an baino %104 gehiago-. Gainera, finantza zorrak EBITDArekiko behera egin zuen, 2,09tik 1,7ra; eta, gora, independentzia ratioak, 0,56tik 0,68ra. “Oro har, gora egin dute salmentek, eta kooperatibetako kideek esfortzu handia egin dute eskaerei aurre egiteko. Unean unera egokitu beharra izan da. Egindakoak izan du fruiturik. Orain, testuinguru nahasian, oreka bilatzen segitzea dagokigu”, argitu du Fagor Taldeko lehendakariak.
Joxean Alustiza:“Garrantzitsua da gure gobernantza eredu demokratikoa eguneratzea. Asko zaildu da testuinguru ekonomikoa, eta asko aldatu dira gure kooperatibak, handiagoak eta kudeaketarako konplexuagoak bilakatuz. Eszenatoki horretan, funtsezkoa da kooperatiben eta Taldearen garapen ekonomiko, sozial zein instituzional iraunkorra bermatuko duen gobernantza eredu egokia bilatzea".
Fagor 2030: urtebeteko ibilbidea
Urtebete igaro da Fagor Taldeak Fagor 2030 iraunkortasun estrategia onartu zuenetik. Baikorra da orain arteko irakurketa. Halaxe aitortu du Alustizak: “Gure kooperatibak iraunkortasunak ezaugarrituko duen aro berrira egokitzeko onartu genuen iraunkortasun estrategia. Iraunkortasunari loturiko helburuak geure egunerokoan sartzen gabiltza, gure negozioak eraldatu eta enplegua sortzen jarraitzeko. Lehiakortasuna eta berrikuntza, gobernantza eredu demokratikoa, pertsonen zaintza, planetarekiko konpromisoa eta komunitatea ditugu erdigunean. Ideia horiekin, etorkizuna hobetzeko lanean gabiltza, Fagorreko kideekiko, lurraldearekiko, gizartearekiko... konpromisoz”. Esandakoa berretsiz, 2021eko Iraunkortasun Memoriari loturiko zenbait datu aurkeztu gura izan ditu Alustizak.