Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Soraluce eta Latz kooperatibentzat
DanobatGroup taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera-sorreratik eta atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da.
Gaur egun, eta duela urte batzuetatik hona DanobatGroupeko kooperatibek erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko ahaleginean dihardute, eta 2008an Danobat kooperatibak eskuratu ondoren Zilarrezko Bikain ziurtagiria gainontzeko kooperatibak ere neurriak hartzen hasi ziren prozesu horretan sartzeko.
2015ean taldeko Soraluce eta Latz-ek eman dute pausoa, eta Bikain prozesuan izena eman eta ebaluazio bat egin ondoren eskuratu dute Zilarrezko Bikain Ziurtagiria.
Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da besteak beste, eta ondorengo lau ardatz hauen azterketa sakona egiten da:
Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
- Kanpo harremanak
- Barne harremanak
- Hizkuntza kudeaketa
Bikain sistemaren arabera 1000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila alegia. Hori horrela, hiru aitortza-maila edo ziurtagiri ezarri dira, kolore bana dutelarik:
- Oinarrizko maila edo Bikain beltza - 200 puntu gutxienez
- Tarteko maila edo Bikain zilarra - 400 puntu gutxienez
- Goi maila edo Bikain urrea - 700 puntu gutxienez
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratua Fundazioak- elkarlanean sortua da Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria. Kudeatu ere, bi erakunde hauek osatutako Idazkaritza Teknikoa ari da kudeatzen, maila teknikoari doakionez.
Dagoeneko DanobatGroupeko 3 kooperatibak dute Zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria eta gainerakoak neurriak hari dira hartzen barnean datozen urteetan prozesu honetan sartu eta ziurtagiria eskuratzeko.