Zientzia eta Teknologiaren Astea, Mondragon Unibertsitatean

Nazioarteko Zientzia eta Teknologiaren Astea ospatuko dute azaroaren 11tik 15era bitartean, Arrasate, Galarreta, Goierri eta Bilbao AsFabrik Campusetan.
Card image cap
2024/11/11

Zientzia eta Teknologiaren Astea dela eta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak lantegi eta jarduera ezberdinak antolatu ditu azaroaren 11tik 15erako, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Hain zuzen ere, Unibertsitateak hitzordu berezia prestatu du Arrasaten: Escape Room bat —ikasleek ZTIAM bokazioen misterioen berri jasoko dute—, hitzaldi bat —arlo horretako erreferenteak ezagutuko dituzte eta haiekin solasean arituko dira— eta programazio-lantegi bat, familientzat irekia.

Ekimena MONDRAGON ZTIM Hub programaren baitan kokatzen da.

Arrautza-jaurtiketa

Aurtengoan ere ez da faltako arrautza-jaurtiketako txapelketa. Orain dela 25 urte hasi zen Mondragon Unibertsitatea ekitaldia antolatzen, ikasleei gelan ikasitako gaitasun zientifiko-teknologikoak praktikan jartzen laguntzeko. Oraingoan ikasleak izango dira protagonista, eta, parte hartu ahal izateko, gehienez ere 60 segundoko bideoa bidali beharko diete antolatzaileei (ptgaraia@ptgaraia.eus), urriaren 8tik azaroaren 8ra arteko epean.

Garaia Parke Teknologikoarekin elkarlanean antolatu dute ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren babesarekin. Ekimenak Danobatgroupen laguntza ere jasotzen du.

Ikusi egitaraua.

zientzia-astea-2024.jpg

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa