Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Zibersegurtasuna aztergai Otaloran

Erabiltzaile finalak kontzientziatzeko programak garatzeko beharraz aritu ziren iragan ostiralean zibersegurtasunaren gaineko jardunaldian. Bertan, guztira, 32 kooperatiba ezberdinetako 50 pertsonak parte-hartu zuten.
Parte-hartzea: 32 kooperatibatako 50 pertsona
Gai zerrenda oso praktikoa izan zen. Gaur egungo arriskuak (identitate ordezkatzea, CEO iruzurra...) aztertu zituzten eta arrisku horiei nola aurre egin jorratu zuten. Horretarako adibide praktikoak ikusi zituzten eta kooperatibek arlo horretan garatutako programa konkretuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Gainera, Chubb aseguru etxeak zibersegurtasunaren arloan martxan duen aseguru-poliza aurkeztu zuen eta baita arazoak atzematen dituztenean abian jartzen duten protokoloa ere.
Saioa oso praktikoa izan zen eta balio izan zuen ideiak eta programak konpartitzeko, beti ere arriskuei aurre hartzeko eta zibererasoen aurrean neurriak hartzeko.