Zero Akats fabrikazioa nazioarteko merkatuetan lehiatzeko

IK-IDEKOk CONAN proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren helburu da ikuskatze sistema adimendun bat lortzea bikaintasun produkzioan aurrera egiteko.
Card image cap
2019/01/02

Industria enpresek kalitate honena duten eta ultradoitasun emaitzak dituzten osagarriak ekoizteko erronkari egiten diote aurre, nazioarteko merkatuetan lehiatu ahal izateko.

Testuinguru horretan garatzen da Zero Akats Fabrikazioa edo ZDM (Zero Defect Manufacturing), zeinaren helburua den tresna aurreratuak eta balio erantsi handiko soluzioak hedatzea produkzioan bikaintasuna lortzeko.

Eskenatoki berri horri erantzungo dioten soluzioak sortzeko helburuz, CONAN proiektua jarri du martxan 9 euskal enpresa eta erakundek osatutako partzuergoak, IK4-IDEKOFabrikazio Aurreratuko zentro teknologikoa horien artean, ikuskapen adimenduneko sistema bat garatzea helburuz, ZDM fabrikazioan aurrera egiteko.

Proiektuaren helburua kalitate kontroleko soluzio integratu bat diseinatzea da, ahalbidetuko duena fabrikatutako osagarri eta produktuen efikazia eta lehiakortasuna handitzea.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka, enpresetako I+G-a laguntzeko Hazitek programaren bidez, eta bere ikerketa eremua integratuta dago RIS 3 Euskadi, Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategiak dituen ardatz nagusietan.

Proiektu bilera IK4-IDEKOren instalakuntzetan egin zen joan den abenduaren 18an eta bertan parte hartu zuen ekimena gidatzen duen enpresak, galdaketa osagarriak eta balio teknologiko handidun balbula industrialen fabrikatzen dituen AMPOk.

Bileran parte hartu zuten partzuergoa osatzen duten gainerako enpresek ere. Laulagun Bearings, ULMA Forja,  Engine Power Components, MATZ-ERREKA, DANOBAT eta SAVVY DATA SYSTEMS.

CONAN proiektuak ia 4 milloi euroko aurrekontua du eta tresna berriak garatuko ditu akatsik gabeko fabrikaziorako bi oinarrizko jarduera mailaren bitartez. Lehenengo maila baten fabrikazio prozesuen optimizazioan egingo da lana, bere modelizazioaren bitartez. Bigarren jarduera eremuak ikuskapen sistema berrien garapena hartuko du barnean, teknologia aurreratu ezberdinetan oinarritua, besteak beste ultrasoinuak, korronte induzituak edo termografia.

“Bi mailak kalitate integratuko sistema bakarrean konektatuta egongo dira, eta soluzio desberdinak eskainiko dizkie proiektuan proposatzen diren azterketa kasu desberdinei”, adierazi dute CONANen lanean ari diren IK4-IDEKOko NDTko lan taldeak.

Zentro teknologikoak ekimenean planteatu diren jarduera-segmentu bietan egingo du lana, mekanizazio prozesuen inguruan duen ezagutza eta ultrasoinuak eta korronte induzituak erabilita ikuskapen teknika ez suntsitzaileak garatzen daukan espezializazioa mahai gainean jarriz.

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa