Zer da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala?

Zer da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala?

EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala herritarrak, COVID-19aren pandemiak iraun bitartean, Europar Batasunaren barruan askatasunez eta segurtasunez ibiltzeko bide ematen duen dokumentua da, QR irakurketa-kodeduna.
2021/06/15

Uda honetan Europan zehar modu libre eta seguruan bidaiatu nahi duzu? Covid pasaportea Euskadira iritsi da. Osakidetzak herritarren eskura jarri du uztailaren 1ean Europar Batasunean indarrean jarriko den txertaketa-ziurtagiria. Barruko mugikortasuna berrezartzeko aukera emango duen kartilla homologatu bat da, eta turismo-sektorerako flotagarria izango da.

Zertarako balio du?

  • Europar Batasunaren barruan ibilbide bat egiteko orduan bidaia errazteko.
  • Ziurtagiri hori duen pertsonaren kasuan, kontrolak arinak izango dira, eta ziurtagiria ez duenari herrialde bakoitzeko agintariek ezartzen dituzten kontrolak egingo zaizkio, eta behar den informazioa aurkeztu beharko du.

Nori zuzendua dago eta zer ziurtagiri mota daude?

Hiru Ziurtagiri mota daude, eta hiru pertsona motari zuzentzen zaizkie:

  • Txerkateta-ziurtagiria:
    • Txerkateta-egiaztagiriaTxertoaren dosi 1 edo 2 jarrita dutenei (iraungipen zehatzik gabe)
  • Errekuperazio-ziurtagiria:
    • Errekuperazio-egiaztagiriaGaixotasuna PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean igaro dutenei.
  • Proba negatiboaren ziurtagiria 
    • Proba negatiboaren egiaztagiriaAntigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei.

Nola eskuratu?

EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala bi modutara eskuratu ahalko da: digitalki edo aurrez aurre.

*Sistema hau pixkanaka jarriko da abian, harik eta uztailaren 1ean erabat ezarri arte. Oraingoz, honako bide hauek daude eskatzeko:

1) TXERTAKETA-ziurtagiria nahi duzu?

  • B) Aukera telematikoa, sinadura elektronikoaren tresnarik gabe. (Aktibatzeko prozesuan)
  • C) Aurrez aurre: (Aktibatzeko prozesuan)

2) ERREKUPERAZIO-ziurtagiria nahi duzu?

  • B) Aukera telematikoa, sinadura elektronikoaren tresnarik gabe. (Aktibatzeko prozesuan)
  • C) Aurrez aurre: (Aktibatzeko prozesuan)

3) PROBA NEGATIBOAREN ziurtagiria nahi duzu? (Aktibatzeko prozesuan)

Iturria: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/