Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Telelana bultzatzeko neurriak hartu dira hainbat kooperatibetan

Koronabirusaren epidemia izaten ari den hazkundea dela eta, telelana bultzeko neurri ugari hartzen ari dira kooperatiba ezberdinetan.
MONDRAGON, Koop. Elk.eko zuzendaritzak, esate baterako, pasa den martxoaren 13an erabaki zuen bere kide guztiei telelana egiteko aukera proposatzea. Dena dela, Zentro Korporatiboa irekita egongo da bertaratu beharra daukadanarentzat.
Eta, horrez gain, Mondragon Unibertsitateak ere bere langile guztiek unibertsitate-jarduera telelan-formatuan egiten jarraitzea erabaki du. Unibertsitateko instalazioetan egin beharreko jarduerak egin behar dituzten langileak baino ez dira sartuko unibertsitatera.
Erabakia hartzeko oinarrian dago esposizioagatik kutsatzeko arriskua minimizatzea eta krisia oztopatzea, ahal dugun neurrian.
Erantzukizun pertsonalera ere deitzen da, osasun agintariek emandako gomendio guztiak betetzeari dagokionez. Halaber, gomendatzen da Osartenen aholkuei jarraitzea telelana eraginkortasunez eta modu osasuntsuan egiteko.