Zentro Korporatiboak bertan behera utzi ditu bere instalazioetarako bisitak

Egoitza korporatiboko langileen lan-bidaiak bertan behera utzi dira, eta osasun-agintarien prebentzio-neurriak jarraitzea gomendatzen da.
Card image cap
2020/03/11

MONDRAGONeko korporazio-zentroak, covi-19ak sortutako egoeraren bilakaera ikusita, prebentzio neurri batzuk hartu ditu birusa kutsa ez dadin.
Alde batetik, instalazioetara egindako bisita guztiak bertan behera utzi ditu eta, era berean, egoitza korporatiboko langileen lan-bidaiak bertan behera utzi ditu, baldin eta bi kasuetan "behar-beharrezkoa" ez bada.

Bestalde, 6 pertsona baino gehiagoko bilerak ekiditea  gomendatzen da, baita segurtasun tartea mantentzea, metro batetik gora.
Zentro korporatiboaren zuzendaritzak uste du momentuz posible dela lana ohiko lanpostuetatik egitea, baina langile guztiei telelana egiteko beharrezko baliabideak ere ezarri ditu.

Azkenik, zentro korporatiboak nabarmendu du "osasun-agintarien prebentzio-gomendioak jarraitu behar direla", eta  "neurri horiek salbuespenezko egoerari aurre egiteko direla". Eta, honen aurrean pertsona guztien erantzukizuna eskatzen da "kooperatibei eman beharreko zerbitzua behar bezalakoa izan dadin".