Zabalik dago Huhezineman parte hartzeko epea

Martxoaren 17ra bitartean bidal daitezke Mondragon Unibertsitateak bultzatutako film laburren lehiaketarako lanak. Hiru sail izango dira oraingoan ere: Sail Ofiziala, Basque Culinary Center eta MUko ikasleen lehiaketa. Huhezinema.com atarian kontsulta daitezke oinarriak.
Card image cap
2014/12/23

Huhezinema! Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizioa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osatzen duten lan-talde berriarekin eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzarekin. Jaialdiak antolatzen dituen hiru lehiaketak, Sail OfizialaMUko Ikasleen Lehiaketa eta Basque Culinary Center Lehiaketa irekita daude eta lanak bidaltzeko epea 2015eko martxoaren 17a izango da. Dagoeneko kontsultatu ditzakezu lehiaketa bakoitzaren oinarriak webgunean. Hala ere, edizio honetan bi berrikuntza nabarmen egongo dira:

  • Sail Ofizialeko sari banaketa bestelako modu baten egingo da aurten: finalista bakoitzak 200€ko saria jasoko du. Hortik aurrera, beste 3 sari emango dira: epaimahai ofizialak Goiena Saria (+800€), jaialdiko ikusleek ikusleen Saria (+200€) eta jaialdiko ikasle antolatzaileek Aktore Onenaren Saria (+100€).
  • Basque Culinary Center lehiaketa indartzeko asmoz, lehen aldiz Euskal Herriko edozein ikaslek izango du parte hartzeko aukera.

 

Oinarriak

Ondorengo menuan duzue sail ofizialaren, ikasleen lehiaketaren eta Basque Culinary lehiaketaren inguruko informazioa: oinarriak, parte hartzeko baldintzak, film laburrak aurkezteko epeak zein bidalketa moduak, besteak beste. Egin klik xehetasun gehiago jasotzeko.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea