Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
Irailaren 1ean abiarazi du Fagor Taldeak Fagor Herrigintza lankidetza programa, Euskal Herri hobe baten aldeko lanean ari diren proiektuak laguntzeko. Gizarte eragileek irailaren 30era arte dute euren ekinbideak aurkezteko aukera. Ohi moduan, hiru laguntza (60.000 eurokoa, 40.000 eurokoa eta 20.000 eurokoa) emango ditu Fagorrek, 120.000 euro, osotara. Fagor.eus webgunean aurkeztu beharko dira proposamenak, gutxienez, euskaraz. “Fagorrek iraunkortasuna du ipar eta jardun modu. Komunitatea ahalduntzeko eta indartzeko bitartekoak eskaintzea funtsezkoa da bide horretan. Are: gizarte hobe bat eraikitzeko egiten duten lana aitortzeko modu bat da”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Egitasmoak aurkezteko epea bukatuta, aurrez ezarririko oinarrien araberako balorazioa eginda, Fagorreko kooperatibetako bazkideek azaroko lehen hamabostaldian aukeratuko dituzte Fagor Herrigintza bidez lagunduko diren hiru proiektuak -puntu gehien eskuratu dituzten egitasmoak pasako dira bozketa fasera-. Azkenik, abenduaren 16an argitaratuko lirateke Fagor Taldearen web orrian eta hedabideetan zeintzuk liratekeen laguntzak jasoko lituzketen hiru proiektuak.
Hirugarren aldia
Aurtengoa, hirugarren aldia du Fagor Herrigintza lankidetza programak. 2022an sortu zen, euskal gizartean erroturiko ekinbideak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko. Haren bidez, Garapen Iraunkorreko Helburuei erantzun propioa eta berritzailea ematea helburu duten proiektuak bultzatu nahi ditu Fagorrek. Asmo horrekin, Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea (60.000 euro), Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (40.000 euro) eta Iñurri minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik diharduen elkartea (20.000 euro) lagundu zituen 2023an.