Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Yoseba Jainaga: "Ausolanekoa izatearen sentimenduan nabarmen egin dugu aurrera"
Kooperatibaren 50. urteurreneko azken ekitaldiak egin ondoren, bada efemeride honen balorazioa egiteko garaia. Eta Yoseba pozik dago, batez ere proiektu honekin zerikusia duten pertsona guztien emozioengatik.
- Ospakizunak amaitu ondoren, zer balorazio egiten duzu kooperatibaren 50. urteurrenari buruz?
Oso positiboa eta atsegina. Gure langileekin urteurrenaren ospakizuna egin dugun komunitate guztietan, bezeroekin eta hornitzaileekin batera, gure historia eta errealitatea hobeto ezagutaraztea lortu dugu, egindako ekitaldietan parte hartu duten guztien gogobetetasun eta balorazio handiarekin.
- Izan al da ekimen berritzailerik 50. urteurren honetan?
Egoitza sozial berriaren inaugurazioa Arrasaten. “Humanity at Music” sinfonia kooperatiboaren hasiera-ekitaldietan parte hartu dugu, eta jauzi kualitatiboa izan da Ausolan taldearentzat. Eta “17 mujeres” docuweb seriea sortzea, gure historia eta Auzo Lagun, S. Coop.-en 17 sortzaileen balioa kontatzen dituena. Eta arrakasta ilusionagarria izaten ari dela, bistaratze-kopuru handiarekin eta hainbat saritarako hautagai-zerrendekin.
- Arrasate, Burgos, Madril edo Iruñeko oroitzapenezko ekitaldietan parte hartu ondoren, zerekin geratzen zara??
Langileen partaidetza nabarmenduko nuke, bai antolakuntzan bai ospakizunetan Uste dut nabarmen egin dugula aurrera Ausolanen kide izatearen sentimenduan.
URRATS BERRIAK
- Zure ustez, zer esango luke Arizmendiarrietak gaur zuen proiektuaren dimentsioa ikusiko balu, 17 emakume ekintzaile haiek hasi zuten hori?
Uste dut harro egongo litzatekela lortutakoaz, sortutako lanaz eta enpresan emakumeen jabekuntzan aurrera egin izanaz. Eta, aldi berean, gizarte bidezkoagoa bultzatuko duen proiektu sozioenpresariala lortzeko urrats berriak emateko bide berriak pentsatzen ariko litzateke, nolabait egungo erronka berriei erantzuteko.
- Enpresei dagokienez, zer erronka dituzue orain etorkizunari begira?
Modu errentagarri eta iraunkorrean haztea, enplegua sortuz eta hiri handietako merkatu-kuotak hobetuz. Etengabe berritzen produktu eta zerbitzu berrietan. Ausolaneko langile guztien garapen pertsonal eta profesionala bultzatzea. Eta gure aurrekoek utzi diguten legatuarekin jarraitzea, gure ondorengoek osasunez eta zorionez mendeurrena ospa dezaten.
- Besterik?
Enpresan, harrotasun eta partaide izatearen sentimendua indartzeko berebiziko garrantzia dute egin ditugun ekintza hauek. Horixe nabarmenduko nuke!