Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da

Espainiako Gobernuaren presidenteordeak babesa adierazi die muga-zergen aferagatik kaltetuak izan litezkeen enpresei. Aretxabaletako lantokian instalazioak eta jarduerak ezagutu ditu, eta kooperatibako arduradunekin batzartu da ostean.
Card image cap
2025/04/10

Asteazkenean egon zen Fagor Taldeko Coprecin (Aretxabaleta, Gipuzkoa) Yolanda Diaz, Espainiako Gobernuaren Lan ministroa eta gobernu-presidenteordea. Ameriketako Estatu Batuen muga-zerga politikak enpresa esportatzaileetan izan lezakeen eraginaren aurrean, enpresa zein kooperatibak babesteko mezua zabaldu zuen: “Beharrezko den lekuan enpresa zein langileak salbatuko ditugu, badauzkagu itxiera edo kaleratzeei aurre egiteko mekanismoak”. Era berean, kooperatibismoaren eta tokiko industriaren balioa nabarmendu zuen.

Javier Garciak, Copreciren zuzendari nagusiak, muga-zerga hauen “mehatxua” nabarmendu du, Copreciren sarreren zati esaguratsu bat AEBn egindako salmentetatik baitatoz. Kezka badago, baina “aukera haundi baten atarian ere egon gaitezke, Mexikorentzat muga-zerga hauek sendotzeko aukera direlako, eta gu Mexikon ondo kokatuak gaude”, Garciaren esanetan.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak