Xabier Egibar izendatu dute Mondragon Unibertsitateko presidente

LABORAL Kutxako zuzendari orokorra den Xabier Egibar, 2027 urtera arte egongo da karguan.
Card image cap
2024/04/26

Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak, aho batez, Xabier Egibar Gainza izendatu du Mondragon Unibertsitateko presidente berri, 2022tik orain arte Unibertsitateko presidentea izan den Javier Oleaga Mendiarachen ordez.

Xabier Egibar, Laboral Kutxako zuzendari orokorrak, gaur egun kreditu kooperatiban duen ardurari, Mondragon Unibertsitatearen presidentzia gehitzen dio eta karguan egongo da 2027 urtera arte.

Xabier Egibar, Errenteria 1966. Deustuko unibertsitatean Enpresagintzan Lizentziatua da eta bere ibilbide profesionala LABORAL Kutxara lotuta egon da. 1991 urtetik hona, ardura desberdinak izan ditu erakundean eta 2019tik, LABORAL Kutxako zuzendari orokorra da.

Hontaz gain, Ikerlanen Errektore Kontseiluko kide izan da (2010-2018) eta Gaztenpresa Fundazioko presidentea (2011-2019). 2019tik, Lagu Aro Aseguruak eta Lagun Aro Vida aseguru konpainietako Administrazio Kontseiluetako kidea da eta baita ere MONDRAGONeko Batzorde Iraukorrekoa.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa