Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Xabier Alberdi, Erreka Txinako zuzendaria: "Txina oraindik ez da bere ohiko erritmora etorri"
Beste elkarrizketa bat izan dugu Xabier Alberdirekin, Erreka Plastics Zhuhai-ko zuzendariarekin, "ikusi eta ikasi" legetzat hartuta.
Bueltatu zarete normaltasunera dagoeneko? Zer mailan?
Oraindik ez gara normaltasunera itzuli, gaixo berrien kopurua baxu mantentzeko epealdian gaude. Orain dela bi egun, gorakada bat egon zen txinatar asko Txinara itzuli zirelako eta eurekin batera gaixotasuna bueltan ekarri omen zutelako atzerritik.
Zer mailan? Otsailaren 10etik berdin gabiltza, baina orain denda eta jatetxe batzuk zabaltzen hasi dira kaletik inor ez dabilen arren, neurriak oraindik ere zorrotzak direlako.
Zelan izan da merkatura bueltatzea?
Oraindik ez da normaltasunik nabaritzen, txinatar asko oraindik ezin dira probintzia batetik bestera mugitu eta egoera globalak lan karga baxua izatea eragin izan die enpresa gehienei.
Hornitzaileekin arazorik izan duzue?
Hornitzaile batzuk martxoan itzuli ziren lanera, eta otsailaren 10etik ordura arteko 2-3 aste horietan, haien produktu/zerbitzuak jasotzeko arazoak izan genituen.
Martxan segitzen dute segurtasun neurriak eta protokoloak?
Bai, segurtasun neurriak eta protokoloak berdin jarraitzen dute. Jende gehiago ikus daiteke alde batetik bestera, baina oraindik oso urrun normaltasun egoeratik.
Lasaitu da giro soziala eta gobernu probintzialen ikuskapen lanak?
Esan bezala, oraindik ez. Adibidez, azkenaldian, atzerritarrekin arduratuta daude gobernukoak, Txinara azken aldiz noiz heldu ginen galdezka.
Txina, orduan, ez da bere ohiko erritmora etorri…
Ez horixe. Kalera atera gaitezke, baina ez dago jenderik, eta ez dago ezer egiterik. Banan-banako kirolak egiteko ez dago arazorik, baina oraindik igerileku, saskibaloi edo futbol zelaiak itxita daude. Erosketak egiteko, lehenengo astean ezik, ez dugu inoiz arazorik izan.
Pertsonalki, zelan bizi izan duzu egoera hau?
Hasieran gogorra izan zen; denborarekin, baina, apur bat ohitzen hasi naiz. Dena dela, normaltasunera bueltatzeko irrikan nago, noski, eta agian apirila edo maiatzera arte pazientziaz itxaron beharko dugu.
Zein irakurketa/ondorio atera daitezke egoera honetatik?
Orain apur bat errazagoa da esatea, denbora tarte honetan bestelakoak izan ahal baitziren nire iritziak edo erabakiak. Ondorio nagusia da horrelako egoerari beti seriotasun eta prebentzio neurri handienekin erantzun behar zaiela; ez baita lehenengo birusa izan, ezta azkena izango ere.