Will Mars ikerlari estatubatuarrak hitzaldi bat emango du Markina-Xemeinen gaur, ekainak 17

Leartiker zentro teknologikoak "The future of fatigue life prediction" izeneko jardunaldia antolatu du. Egitasmoak balioko du Will Mars estatubatuar entzutetsuaren Endurica kodea ezagutzeko. Will Mars, besteak beste, material elastomeroen estres analisi simulazioa egiten duen lehen tresna komertzializatuaren asmatzailea da.
Card image cap
2013/06/17

Endurica LLC enpresaren sortzailea den Will Mars, ingeniaritzan doktorea da, Akhron (Ohio) eta Toledoko (Ohio) unibertsitateek polimeroen espezialitatean ohoreekin graduatua.
Material elastomerikoetan espezializatutako ikerketan hogei urtetik gora ibili ostean, zientziaren komunitatean egin dituen ekarpen berritzailearen adierazle dira jaso dituen sari ezberdinak, horien artean aurkitzen dira 2007an ACS plastikoaren banaketarekin lortutako Sparks Thomas saria edota 1999an bereganatu zuen Henry Fuch saria, SAEko ebaluazio eta diseinu komiteak ematen duena, hain zuzen. Jardunaldia Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean emango da goizeko 9:00etatik 12:00etara eta bertan ikerlariak eta enpresa, unibertsitate zein zentro teknologietako adituak izango dira.

Irakaskuntza teknikoa