Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Webgune berritua estreinatu du Arizmendi Ikastolak
Diseinu guztiz eraberritua izateaz gain, egungo behar komunikatiboei erantzun hobeago bat emateko helburuarekin diseinatu dute; informazioa eskuragarriago eta berriak guneka sailkatuta izatea dira berrikuntza nabarmenenak.

Otsailaren erdialdean webgune berritua aurkeztu du Arizmendi Ikastolak. Itxura berritua ez ezik, edukien antolaketan ere berritasunak ditu webguneak. "Webgunea bizia izango da, uneoro elikatuko baita Ikastolako bizitza erakusten duten albisteez", adierazi dute ikastolako arduradunek.
Hain zuzen ere, webgunearen eraberritze fasean, erabiltzeko errazagoa izango litzatekeen euskarria sortzeko helburuz jardun dute. "Gaurko testuinguruan, informazioa modu zuzenean, errazean eta bisualean eskaini behar zaio hartzaileari. Irizpide horiek oso aintzat izan dira”, adierazi dute. Hori horrela, irudiek, argazki zein bideoek, protagonismo berezia dute diseinuan. Eta, era berean, testu labur eta zuzenen bidez eskaini da informazioa.