Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektore izango da beste lau urtez

Gaur, abenduaren 14an, burutu den prozesuan, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez onartu du Vicente Atxa izendatzea berriro Unibertsitateko errektore, Kontseiluko lehendakariaren txostena eta proposamena entzun eta gero.
Card image cap
2022/12/14

Hirugarren agintaldiari ekingo dio, beraz, Atxak, 2015eko urtarrilean hautatu baitzuten lehenengoz kargu horretarako. Berrautapen-prozesuan parte hartu dute fakultateetako kontseilu errektoreetako lehendakari eta ordezkariek, bai eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariek ere.

Atxak 57 urte ditu eta zortzi urte eman ditu Mondragon Unibertsitatea zuzentzen. Aurretiaz, eta zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen. Vicente Atxak elektronikako goi-mailako ingeniaritza-ikasketak burutu zituen Mondragon Unibertsitateko Goi
Eskola Politeknikoan, eta elektronikako eta komunikazioko doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Universityn.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa