Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektore hautatu dute beste lau urterako

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak Vicente Atxa izendatu du berriro unibertsitateko errektore, aho batez, beste lau urterako. Atzo, abenduaren 10ean, astelehenean, burutu zen prozesuan, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez onartu zuen Vicente Atxa izendatzea berriro Unibertsitateko errektore, lehendakariaren txostena eta proposamena entzun eta gero. Bigarren agintaldiari ekingo dio, beraz, Atxak, 2015eko urtarrilean hautatu baitzuten lehenengoz kargu horretarako. Berrautapen-prozesuan parte hartu dute fakultateetako zuzendaritza-batzordeetako lehendakari eta ordezkariek, bai eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariek ere.
Atxak 52 urte ditu eta lau urte eman ditu Mondragon Unibertsitatea zuzentzen. Aurretiaz, eta zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen. Vicente Atxak elektronikako goi-mailako ingeniaritza-ikasketak burutu zituen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, eta elektronikako eta komunikazioko doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Universityn.