Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektore berria

Maiatzaren bukaeran, Iosu Zabalak formalki jakinarazi zuen Mondragon Unibertsitateko errektore ardurak utziko zituela, bigarren agintaldia bukatzerakoan eta zortzi urtez karguan aritu ondoren.
Card image cap
2014/09/08

Erabaki honen ondorioz, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak, bere ondorengoaren aukeraketarako zehaztuta dagoen prozedura abian jarri zuen, egungo errektorearen eta berriaren bizikidetza epe bat egon dadin.

Prozesuak dituen pausoak bete ondoren, gaur, iralak 8, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektorearen ez-ohiko bileran, behin lehendakariaren txostena eta proposamena entzun ondoren, aho batez onartu da Vicente Atxa, gaur egun, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria dena, 2015eko urtarriletik aurrera, Mondragon Unibertsitateko errektore berri izendatzea.

Vicente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako ingeniaria da eta Erresuma Batuko Staffordshire University-n, elektronika eta komunikazioan doktorea. Azken zortzi urte hauetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da eta ondorioz, Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa