Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin

Eroskik kanpaina solidarioa hasi zuen urriaren 31n, GOIDIaren (Goi-geruzetako Depresio Isolatua) ondorio suntsitzaileak kaltetutako pertsonei laguntzeko. Nahi duenak borondatezko dohaintza bat egin dezake edozein Eroski establezimendutako kutxen lerrotik igarotzean, nahi duen zenbatekoarekin.
Kontsumitzaileen dohaintzei esker dendetan bildutakoari ekarpen gehigarri bat gehituko dio Eroskik
Aurreko elkartasun-kanpainetan bezala, kontsumitzaileen dohaintzei esker dendetan bildutakoari ekarpen gehigarri bat gehituko dio Eroskik. Dohaintza guztiak Gurutze Gorriaren bidez bideratuko dira kaltetutako herritarrentzat.
Laguntza gehiago
Era berean, Consumer aldizkariak erreportaje zabala argitaratu berri du. Bertan, GKE-en, erakunde ofizialen, auzo-elkarteen eta GOIDIak kaltetutako pertsonekin lankidetzan aritzeko beste ekimen batzuen zerrenda xehatzen du. Esteka honetan irakur dezakezu erreportajea.
Gizarte ekonomiaren konpromisoa
CEPESek (Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa Konfederazioa) eta Concoval-ek (Valentziako Kooperatiben Konfederazioa) ere bat egin dute GOIDIak kaltetutako pertsonekiko elkartasun oldearekin, eta kanpaina bat jarri dute abian, ekaitz izugarriak kaltetutako eremuetan dituen ondorioak arintzeko funtsak biltzeko. Hemen irakur dezakezu CEPESek igorritako komunikatua.