Uztailaren 18an eta 24an, Saioka ekimenaren hirugarren edizioa egingo da

Saioka ekimenaren aurreko bi edizioek izan zuten arrakastaren ondorioz, non Korporazioko arlo guztietatik etorritako 41 pertsonak parte hartu zuten, MONDRAGONen BACek hirugarren edizioa antolatzea erabaki du. Egitasmoa uztailaren 18an eta 24an egingo da, Aretxabaletako Otalora Jauregian, eta Korporazioko kooperatibetako lan-bazkideek izango dute aukera bertan parte hartzeko.
Card image cap
2013/07/08

2013-2016 Politika Sozioenpresarial berriaren hedapenaren testuinguruan,  MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa gauzatzeko estrategia beharrezkoetarikoen artean jasotzen da Saioka, eta bere asmoa da gure kooperatibetan ekintzaileak hautematea eta sustatzea.

Egitasmoa honako perfileko pertsonei zuzentzen zaie: gutxienez bost urteko lan esperientziadun eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa nabari zaien pertsonei. Horiei Saiokak ahalbidetuko dizkie: ekintzaileek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea, ekimen ekintzailea garatzeko behar diren trebeziak eta konpetentziak hartzea, enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea, enpresa jarduera berri bat abiatzearekin zerikusia duten erronkak identifikatzea.

Era berean, negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratu ahal izango dute (aholkularitza, harremanak, finantzazioa…). Gainera, enpresa proiektua gauzatzeko lan plana garatu ahal izango dute. Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea.

 

Saiokaren hirugarren edizioa uztailaren 18an eta 24an garatuko da   Aretxabaletako Otalora Jauregian. Egitasmoan parte hartzea doakoa izango da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat. Saiokaren saio horretan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa