Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Urteko asmatzaileari GALBAHE Saria
GALBAIAN Jabetza Industrialeko Agentziak urteko asmatzaile onenari GALBAHE Saria 2016 eman dio Felix Kerejetari. Felix Copreciko Teknologia Kudeatzaile seniorra da.

Ekitaldi honekin GALBAIANek Euskal Herrian jabetza industrial eta intelektual mailan kultura bat sortzeko bidean beste urrats txiki bat eman nahi izan du Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna aitzakia moduan hartuta.
Gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du
Sari honen bitartez GALBAIANek azken 12 hilabetetan gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du, horretarako denbora honetan garatutako asmakuntzen kantitate eta kalitatea kontutan izanda. Felixen kasuan, azken urtean egindako lanetik harago, badago urte askotako ibilbide azpimarragarri bat, dagoeneko 23 patente familia argitaratu baitira bere asmakuntzekin, guztiak Coprecin garatuak.