Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Urriaren 3an hasiko da Komunikazioa erakundeetan aditu titulua
“Komunikazioa erakundeetan” aditu tituluaren helburua da ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta prestatzea profesionalak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko. Zuzenduta dago, bestalde, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere komunikazioan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoa ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun berrientzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.
Aditu titulua 30 ECTS kreditutan banatuta dago, 15 edukietarako eta beste 15 proiekturako. Edukietan %15 presentziala izango da; gainerakoa, ikasleak bere kasa egin beharrekoa. Edukiak, bestalde, 8 materiatan banatuko dira:
-
Marketin eta komunikazio oinarriak.
-
Komunikazioa erakundeetan.
-
Baliabide teknologikoak.
-
Jarrerak komunikaziorako.
-
Enpresa eta erakundearen kultura berriak.
-
Jende eta kamera aurreko komunikazioa.
-
Mintegiak adituekin.
-
Proiektua: definizioa, tutoretzak, garapena eta aurkezpena.
Ikasturte amaieran, ikasleak titulu bat jasoko du, hartutako kreditu kopuruaren araberakoa.
Aditu titulu hau proiektuen metodologian oinarrituta dago. Horretarako, proiektu errealak oinarri hartuta (15 ECTS), ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Praktikotasun horretan sakontzeko asmoz, ikasle bakoitzak kurtso amaierako proiektu bat osatu eta aurkeztu beharko du. Lan hori bideratzeko, ikasle bakoitzak tutore bat izango du. Halaber, tutoretza saioak antolatuko dira, taldeka zein bakarka. Kurtsoaren hasieratik komunikazio arazo erreal bat identifikatuko da eta proiektuaren ardatza arazo horri konponbidea ematea izango da.
Aditu titulua 2013ko urriaren 3an hasiko da, eta 9 hilabete iraungo du. 2014ko uztailaren 5ean amaituko da, ikasleek egindako proiektuak aurkeztu eta gero. Prezioa: 3.900 euro.
Informazioa eta izen ematea: Tel: 943 71 41 88 (5122)
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu