Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Urriaren 17an, Urkulun, kooperatiben arteko VI. lasterketa solidarioa

Eman pausoa! da aurtengo lasterketa solidarioaren leloa. Elkartasunak pauso berriak behar baititu eta kooperatiben parte-hartzea 'elkartasunaren gurpila' gera ez dadin. Hala, pandemia atzean utzi eta berriz jokatuko da Urkuluko urtegiaren ingurune zoragarrian lasterketa solidarioa. Urriaren 17an jokatuko da eta izen ematea dagoeneko ireki dute.
Urriaren 17an jokatuko da eta izen ematea dagoeneko ireki dute.
www.mundukide.org webgunean dago aukera izena emateko eta hiru izango dira aurten ere modalitateak; taldekako lasterketa, goizeko 11etan abiatuko dena gutxienez hiruko taldetan; nordic walking modalitatea, goizeko 10:30ean abiatuko dena eta oinezkoa, hau ere 10:30ean hasiko dena.
Dortsal solidarioak
Izen-ematea 15 euro izango da eta ikasleek 5 euroren truke eman ahal izango dute izena. Gainera, nahi duen orok aukera izango du dortsal solidarioa eskuratzeko 15 euroren truke.