Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Urriaren 16an jokatuko da Kooperatiben arteko VII. Lasterketa Solidarioa

'Eman pausoa Mundukiderekin' lelopean ospatuko da aurtengo Kooperatiben arteko Lasterketa Solidarioa. Zazpigarren edizioa izango da eta beste behin elkartasuna izango da nagusi Urkuluko urtegian. Goizeko 10:30ean nordic walking zaleen eta oinezkoen txanda izango da eta 11:00etan hiru pertsonez osatutako taldeen arteko lasterketari ekingo zaio. Hala, aurten berritasunak ere izango dira Urkulun, izan ere, goizeko 10etatik aurrera gaztetxoen lasterketak egongo dira.
Izen-ematea
Izen-ematea www.mundukide.org webgunean egin beharko dute interesatuek eta dortsal solidarioa eskuratzeko aukera ere izango da, 10 euroren truke. Ikasleek bost euroren truke parte hartu ahal izango dute lasterketan. Lasterketaren eta berritasun guztien gaineko azalpenak datorren astelehenean, hilaren 5ean, eskainiko ditu Mundukidek hedabideen aurrean.