Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du Fagor Automationek

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Joseba Pellejero, Ion Muñoz, Ander Arteaga, Aitor Miner eta Aitor Aranalde.
400 pertsona inguru elkartu ziren Euskararen Kalitate Ziurtagirien bederatzigarren edizioaren aitortza ekitaldian. Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria; Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Beatriz Artolazabal; Osasun sailburu Jon Darpon; Hizkuntza Politika sailburuorde Patxi Baztarrika eta Confebask erakundeko lehendakari Roberto Larrañaga izan ziren, besteak beste, ekitaldian. Enpresa, politika eta gainerako gizarte sektoreen ordezkariekin batera.
Orotara jarduera ekonomiko desberdinetako 52 erakundek jaso zuten ziurtagiria; 19 entitatek urrezko Bikaina, 22k tartekoa den zilarrezko ziurtagiria eta 11k oinarrizko mailari dagokiona. Bikain saria, Euskararen Kalitate Ziurtagiri ofiziala da, publikoa eta doakoa, eta erakunde baten euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzen ditu.
Azaroaren 16 eta 24a bitartean egin ziren Bikain ziurtagiriaren kanpo ebaluazioak eta hainbat izan ziren ebaluatutako arloak hurrengo betetze mailekin; Komunikazioa eta irudi korporatiboa (% 70-100), Harrera (%70-100), Bezeroak (%70-100), Zerbitzua (%30-49), Hornitzaileak (%70-100), Administrazioa (%50-69), Pertsonen kudeaketa / Giza baliabideak (%70-100), Laneko prestakuntza (%50-69), Baliabide informatikoak (%50-69), Komunikazio horizontal eta bertikala (% 70-100), Estrategia / Kudeaketa orokorra (%30-49), Hizkuntza-politika (%70-100), Pertsonak (%50-69) eta Baliabideak (%70-100).
Ebaluatzaileek, arlo horietan euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko elkarrizketa pertsonalak egin zituzten gerente, plantako buru, euskara planaren koordinatzaile, pertsonal buru, komunikazio arduradun, lehendakari, finantza zuzendari, Motorlaneko zuzendari, sistemen arduradun eta erosketa arduradunarekin.