Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Urola Txinan hasi da lanean
Urolak irmo jarraitzen du nazioartekotzeko apustuan. Duela gutxi beste urrats bat egin du norabide horretan, Txinako Huzhou Urola Blowmolding Solutions Co.,Ltd. filial berriaren eraketarekin, Urolaren eta GIANT txinatar enpresa taldearen arteko joint venture baten ondorioz (kapitalaren %70 eta %30, hurrenez hurren),
Filial produktibo berria GIANT Industrialdean dago, Nanxun hirian, Txinako ekialdeko Huzhou barrutian, Shanghaitik 125 kilometrora.
Urola Txinak 1,5 milioi euroren inbertsioa izan du, eta Txinako merkatua garatzeko oinarri moduan ezarri da. Berez, Urolak espero du filial horretatik estrusio-puzketako makineria birakariak partzialki fabrikatzea, oso harrera bikaina izaten ari baitira txinatar merkatuan; horrez gain, beharrezko laguntza teknikoa ere emango du. Urola munduko liderretakoa da teknologia horretan, hau da, estrusio-puzketako makineria birakarietan, eta hasierako asmoa da urtean bost-zazpi unitate fabrikatzen hasten jardutea, eta salmentak progresiboki handitzea. Lehen urte honetarako aurreikusitako fakturazioa 2,5-3,5 milioi euro da.
Sektorearen joera aldaketa
Urola Txinako merkatuan apustu honi ekiteko arrazoia izan da une hauetan sektorean joera aldaketa gertatzen ari dela, maila teknologiko handiagoko ekipamenduak sartuz,orain merkatuan nagusi diren baino askoz produktibitate maila handiagoak lortzeko, izan ere, aldi berean, higieneari zein kontsumo energetikoen alderdiei buruzko eskakizunak ere gero eta handiagoak dira.
Halaber, teknologia hau erabiltzen duen sektore nagusietako bat esnearen sektoreko ontzien fabrikazioa da, zeina, oinarri txiki batetik abiatuta, %15-30eko erritmoan hazten ari baita, produktuaren kategoriaren arabera.
Enpleguari dagokionez, jarduera berriak 8 lanpostu berri sortzea ekarriko du, eta aurreikuspena da zifra hori 20 enpleguraino handitzea datozen 5 urteetan.
Nazioarteko estrategia
Urolaren nazioartekotzea kooperatibaren estrategia nagusietako bat da. Gaur egun, bere nazioarteko salmenten portzentajea negozio zifra osoaren %85 da. Sektorearen nazioarteko feriarik garrantzitsuenetan presentzia duelarik, dagoeneko Errusian bertan ere badu presentzia produktiborik, iaz ontziak fabrikatzen hasi baitzen.
Halaber, duela gutxi hainbat filial komertzial eta saldu ondoko ezarri ditu zenbait herrialdetan, horien artean egonik Mexiko, non estaldura ematen den Erdialdeko Amerikako eremurako; Aljeria, Afrikako iparraldea estaltzeko, eta hirugarren bat Hegoafrikan.
Urolari buruz Urola 1980an sortutako kooperatiba bat da, eta edonola ontziak ekoizteko makineriaren fabrikazioan dihardu. Egoitzak Legazpin eta Ezkion ditu, gaur egun 60 langileko lantalde bat enplegatzen du, eta 2016an 18 milioi euroren negozio zifra lortu zuen.
Gianti buruz 1951n sortutako enpresa talde bat da, eta parkingeko sistema mekanikoak, igogailuetarako eta kargagailuetarako osagaiak eta efizientzia handiko motorrak fabrikatzen ditu. Duen entzute handiari eta izaera ekintzaile enpresarialari esker, kide industrial bikaina da.