Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Ulmak parte hartu du Nueva York-eko Empire Outlet-en eraikuntzan
Gune hau New Yorkeko biztanle zein turistentzat leku kuttuna bihurtuko da. Gama altuko 100 saltoki baino gehiago, jatetxe ugari, 2.000 metro koadroko ikuskizun aretoa, 190 logelatako boutique hotela, 1.250 autorentzako parkinga eta, jakina, New York-en bista ikusgarriak.
Eraikin desberdinek osatutako halako proiektuek behar dute kofratu sistema bereziak, azkar muntatzekoak. Hala, Ulmak gune komertzial, hotel zein parkingerako hainbat sistemaz hornitu ditu.
Ulmak cimbra Megaframe-ren 10.000 m²tik gora hornitu ditu, bereziki harlauzaren arteko altuerak 7,5 metro gainditu dituenean eta zabaleran 70 zentimetro pasa izan dituenean. Galvanizatuak eta marko neurri desberdinekin, horiek aproposak dira forma irregularrak dituzten guneetarako; errentagarritasuna biderkatuz.
Estruktura bertikal guztiak, horma perimetralak, zutabeak, igogailu-begiak eta eskailerak Megalite kofratuarekin egin dira. Garabirik gabe muntatu daitezke, panelak oso arinak direlako. Produktu horren 1.900 metro koadro inguru erabili da konfigurazio desberdinetan exekuzio erritmo azkarrak bermatuz.
Material hori guztia hornitu da errendimendu handia bermatzeko eta proiektua bezeroaren kronogramaren arabera gauzatu ahal izateko.