Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
ULMAk kargak garraiatzeko soluzio adimendun bat aurkeztu du AEBn
ULMA Conveyor Componentsek, ULMA Taldeko negozioa denak eta solteko produktuen garraiorako osagaien diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoenak, zinta garraiatzaileetarako soluzio adimendun bat aurkeztu du Estatu Batuetan, zeinak urrutiko sarbidea, hutsegiteei aurrea hartzea eta geldialdi denborak planifikatzea ahalbidetzen dituen.
Garapena, berez, garraio zintetarako arrabol monitorizatuen teknologia bat da, mantentze lanen kudeaketarako software aurreratu batekin, eta Minneapolis hiri estatubatuarrean aurkeztu da (Minnesota), SME Annual Conference & Expo ekitaldian. SME Meatzaritza, Metalurgia eta Miaketako Elkarteak antolatzen du ekitaldi hori, eta aurten otsailaren 25etik 28ra bitartean egin da. Foro horretan, konpainiak erakutsi ahal izan ditu sistemaren ezaugarriak eta abantailak, aplikazio kasu praktikoak eta urrutiko sarbidearen erakusketak denbora errealean.
Soluzioak arrabolen egoeraren gaineko informazioa ematen du, mantentze lan prebentiboko estrategiak aktibatzen uzten du, eta ekipamendua urrutitik, planetako edozein tokitatik, kontrolatzea ahalbidetzen du.
Teknologia horren ezaugarri nabarmenetako bat da arrabolen parametro teknikoen gainean informazio ematen duela eta mantentze lanetarako egingo den hurrengo geldialdian ordeztu beharko diren arrabolen kokaleku zehatza erakusten duela.
“Orain arte pieza hauetarako hutsegiteak antzemateko sistemek ez zuten arazoari behar bezala aurrea hartzea bermatzeko beharrezkoa zen zehaztasuna. Arrabolen sistema batean hutsegite batek aparteko kostu garrantzitsuak eta galera operazionalak eragiten ditu. Gure soluzioak egoera horri buelta ematea bilatzen du; izan ere, mantentze lanetako arduradunei ahalbidetzen die ordeztu beharreko arrabol kopuru zehatza jakitea eta akatsak dituztenen gainean zuzenean eragitea”, ziurtatu du Egoitz Jimenezek, ULMA Conveyor Componentseko gerenteak.
Egoitz Jimenezen arabera, garatutako sistemak lortzen du “geldialdi denboretan, mantentze lanen kostuetan eta ordezko piezen stockean aurrezpen handiak egitea; beraz, prozesuaren automatizazioa goratzen duen eta lehiakortasuna bultzatzen duen teknologia da”.
Posizionamendua sendotu
ULMA Taldeak eta MONDRAGON emandako babesak egin du posible ULMA Conveyor Componentsek erregistratutako mugarri positibo hori, eta ULMA Taldearen industri jarduerak bultzada izan duen une berean gertatu da, izan ere, azken urteetan balio erantsi handiko 640 enplegu berri sortu ditu Taldeak.
ULMA Taldeak konpromiso sendoa dauka bere eraginpeko eremuko garapen ekonomikoarekin eta enpleguaren sorrerarekin, eta etorkizunean trebakuntza tekniko handiko langile berriak hartzen jarraituko du, bere negozio arloak dibertsifikatu eta bere posizionamendua sendotu ahal izateko.
ULMA Taldeak, 80 herrialde baino gehiagotan dagoenak eta 4.700 langile dituenak, 57 urte baino gehiagoko esperientzia dauka merkatuan, eta 727 milioi euroko salmenta bolumenarekin itxi du 2017a, hau da, aurreko ekitaldiko zifra baino %8 salmenta gehiagorekin. Gainera, Taldeak 102 milioi euroko EBITDA erregistratzea espero du denbora tarte berean.