Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
ULMAk Ikerlanen egoitza eraberritu du LKS Krean erakundearekin elkarlanean
Ikerlan zentro teknologikoaren egoitza nagusia, 1974an eraikitakoa eta bitxi arkitektonikotzat jotzen dena, eraberritu da LKS Kreanekin elkarlanean, erakunde erreferentea ingeniaritza eta arkitektura sektorean.
ULMA Architectural Solutionsen ardura izan da fatxada aireztatua instalatzea, eraikinaren geometria konplexura egokitzen diren soluzio teknikoak eskainita. Fatxadako 6.220 m2 estali dira polimero hormigoizko fatxada aireztatuen sistema integratuta, isolamendu termikoa eta akustikoa barne, eraikinaren sailkapen energetikoa hobetuta.
Berezitasuna eta konplexutasuna - "neurrira egindako jantzia"
Fatxada higadura handiena jasaten duen elementua da, etengabe kanpoko eragileen eraginpean baitago. ULMAren polimero hormigoiak hau bezalako harrizko fatxada klasikoen prestazioak hobetzen ditu eta material arina, iragazgaitza, termo erresistentea, kolpeen aurrean erresistentea eta antikorrosiboa eskaintzen ditu. Ikerlan eraikinean egindako lanaren erronka eraikinaren jatorrizko geometria aldagarriak errespetatzea zen, ulertuta fatxada aireztatua lehendik dagoen azalaren gaineko esku hartzea dela, kanpoko azal gehigarri bat sortuta.
Horregatik, erronka izan da eraikinaren sarrerak eta irtenguneak errespetatzea, hutsune arrailduak, pasabideetako modulu inklinatuak eta malda handiko isurialde bereziak. Formatu osoak erabili dira lehendik zeuden banda horizontaletan, bertikalean instalatu dira, solido eta baoen zerrenda txandakatuak sortuta.
Sinbologia
Jose Oleagak, LKS Krean erakundeko arkitektoak, aurreko arkitektoaren, Alvaro Libano, lana errespetatu eta egokitu du, “teknologiaren adar desberdinak erakutsi nahi dituen eraikuntza baten sinbologia mantenduz" lankidetza errazten duten elementu egituratzaileetan lan eginda. Eraikin malgua da, jarduteko eta beharrizan aldakorretara azkar egokitzeko aukera ematen duena: 20 pertsona ingururekin hasi zen azpiegitura eta gaur egun IKERLAN osatzen duten 300 langileren beharrei erantzuten diena.