Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
ULMAk 50 milioi euroko zor kotizatua jaulki du 12 urterako
Finantzaketa iturriak dibertsifikatzea, epeak luzatzea eta baldintza ekonomikoak hobetzea dira Taldearen Plan Estrategikoaren barruan Finantzen Arloak markatutako helburu nagusiak. Egungo bonu jaulkipena da plan horren barruko azken mugarria, zeinarekin egitura finantzario sendo eskuratu nahi duen Taldearen Negozioek dituzten hedapen premietara egokitzeko.
2018ko irailean, ULMA Taldeak 99,8 milioi euroko aldebiko maileguak izenpetu zituen Banco Santander, BBVA, Caixabank, Banco Sabadell, Caja Rural, Kutxabank eta Laboral Kutxa erakundeekin, 7 urterako, bai eta 164,7 milioi euroko zirkulatzaile lerroak ere. Hilabete horretan bertan ere MARFen erregistratuta zuen 50 milioi euroko Ordaindukoen programa berritu zuen, eta, azkenik, 2018ko abenduan, 26 milioiko mailegu bat izenpetu zuen inbertsioen Europako Bankuarekin, 10 urteko epemugarekin.
ULMAk errenta finkoko merkatu alternatiboa erabili du (MARF) kolokazioa egiteko eta ALANTRA kolokatzaile gisa. Buy & hold profila duten nazioarteko inbertsiogileek izenpetu dute erabat eragiketa.
Bonu programa bat izenpetzea izan da azken mugarria. Programaren helburua da 3 urteko epean 100 milioi $ kokatzea, eta jada erabilgarriaren erdia baino gehiago jaulki da. Benetako erronka izan da ULMArentzat, kooperatiba izanik eskaintza erakargarria egin baitu inbertsiogilerik zorrotzenentzat; izan ere, 8 eta 12 urte bitarteko epemuga duten bonuak jaulki ditu %2,25eko interes tasarekin. Jaulkipenean ALANTRAren eta Garriguesen laguntza eduki du, lehena koordinatzaile eta kolokatzaile lanetan eta bigarrena eragiketaren legezko aholkulari lanetan.
Negozio Planaren garapena.
Egitura finantzario berri honekin, ULMA Taldea prest dago datozen urteetarako duen Garapen Planari ekiteko. ULMAko Negozioek posizio nabarmena dute beren merkatuetan eta modu iraunkorrean eta errentagarrian hazteko aukerak aprobetxatu nahi dituzte. Kontua da, beraz, bere filialen sare osoari probetxu ateratzea eta ULMA presente dagoeneko merkatu askotan bere ahalmena garatzea.
Eskala igoera da ULMAko negozioek aurrean izango duten erronkarik handiena. Horrek ahalbidetuko die eraginkorragoak izaten eta teknologia berriak sartzeko eta produktu eta zerbitzu berrietan inbertitzeko ahalmen handiagoa edukitzen, balio proposamenak egin ahal izateko eta, horrela, presente dagoeneko sektore guztietan erreferentzia diren bezeroengana iristeko eta bezero horietan duten posizioa sendotzeko eta hainbat erronkari erantzun ahal izateko, hala nola automatizazioari, digitalizazioari edo ingurumenaren eskakizunei. ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondoren esanetan, “hori dena sekulako aukera izango da gure posizionamendua hobetzen jarraitzeko”.
Bonu programa bat da, zeinak bere finantzaketa iturriak dibertsifikatzeko aukera ematen dion nazioartean azkarrago hedatzeko malgutasun handiagoa edukitzeko.
ULMA Taldeak ia 900 milioi euro fakturatzen ditu, eta horietatik %75 inguru nazioarteko salmentetara bideratuta dago. 5.200 profesional baino gehiago ditu eta 80 herrialde baino gehiagotan dago, 64 filialek osatutako sare propio batekin. Dibertsifikazio geografikoaz gain, askotariko negozioak ditu eta askotariko sektoretan dago presente.
ULMAk 9 Negozio ditu hainbat esparrutan lanean, hain zuzen hauetan: enkofratuak eta aldamioak, ontziratze eta enbalajerako makina eta soluzio automatizatuen fabrikazioa, oil&gas eta meatzaritza, logistika barneko ingeniaritza, drainatze sistema eta fatxada aireztatuak, manutentzio zerbitzuak, berotegiak eta elektronika txertatuko soluzio aurreratuak.