Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
ULMA Pipingek kooperatiba bihurtu du Lazkaon duen forja lantegia
ULMA Pipingek, oil & gas sektorerako osagarri forjatuetan, bridetan eta fittingetan munduko liderra baita, ULMA Lazkao Forging xurgatu eta harekin bat egitea onartu du. Horrekin batera hasiera ematen zaio, baita ere, ULMA Lazkao Forgingeko enplegatuak ULMA Pipingeko bazkide kooperatibista bihurtu eta egungo beste bazkide guztien eskubide berberak edukitzeko prozesuari.
Dibertsifikazio honek aukera gehiago ematen dizkio enpresari, baita nitxoko merkatuetan barneratzeko malgutasuna ere.
Forjas de Lazcano enpresa 2010ean erosi zuen Oñatiko enpresak eta hura suspertzeko asmoarekin posizionamendu komertzial berria bilatzen zuen plan estrategiko bat abian jarri zen. ULMA Pipingeko gerente Jesus Urienek dioenez bat egite honekin egonkortasun handiagoa emango zaie bai enpresaren jarduerari bai enpresako langileei, eta errazagoa izango da, baita ere, helburu estrategikoekin bat etortzea.
ULMA Lazkao Forging erostearen helburu nagusietako bat bezero guztiei modu integralean erantzutea eta eskaintza kohesionatuagoa eskaintzea da. ULMA Piping Oil & Gasaren sektorerako aritzen da nagusiki, eskala handiko ekoizpen ahalmenarekin, eta ULMA Lazkao Forging eskakizun zorrotzeko sektoreetan aritzen da, hala nola industri balbula, turbinako alabe edo aeronautikako osagaietan, tamaina txikiagoko eskaerei erantzunez.