Ulma Taldearen 'Begira' aldizkariak betsio digitala estreinatu du

Dagoeneko abian da Ulma Taldearen Begira aldizkariaren bertsio digitala, begira.ulma.com. Ulma Taldearen aldizkari korporatiboak aktualitatea, elkarrizketak, erreportajeak, iritziak eta beste zenbait gai jorratuko ditu, beti ere Taldea osatzen duten enpresetako pertsonentzat interesgarriak izango direnak.
Card image cap
begira.ulma.com agerkari berria.
2012/12/12

Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz, eta informazioa kontsumitzeko ereduan izandako aldaketak aintzat hartuta, Ulma Taldeak agerkari digital berria estreinatu du. Begirak bertsio digitala estreinatu berri du eta dagoeneko ehunka lagunek jarraitzen dute Ulmaren aktualitatea kanal berriaren bitartez.

Elkarrizketak, iritziak (editoriala), erreportajeak, albiste laburrak... askotariko estiloak jorratzen dira begira.ulma.com atari berrian. Aldizkari korporatibo berriaren helburua da Taldearen gaineko aktualitatearen berri ematea Ulmako langileei lehenengo eta munduari gero.

Barne komunikazio estrategiarako sortu badute ere, begira.ulma.com agerkariak kanpora begira ere Ulmaren berri emango du, euskaraz eta gazteleraz.