Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
ULMA Hanling Systems Negozioak 230 milioiko eskariak bereganatu ditu
2017aren itxieran, ULMA Handling Systems kooperatibak 230 milioi euroren zorroa dauka datozen bi urteetarako. Kopuru horrek esan nahi du zorroa %167 hazi dela 2016an lortutako kopuruarekiko, eta %352ko gorakada eduki duela 2015ekoarekin alderatzen badugu. 230 milioiko kopuru horretatik, %62 da nazioarteko merkatuetatik etorritakoa, eta gainerako %38a, berriz, enpresa nazionaletatik etorritakoa.
Kanpoan intentsiboki jardutearen ondorioz, eskarien %62 nazioarteko merkatuetatik datoz.
ULMA Taldearen Intralogistikako Negozioak lortutako proiektuak kasuan kasuko sektoreetan liderrak diren konpainienak dira, hala nola hauenak: Intermarché eta Systeme U txikizkako kate frantziarrak, Proclinic material odontologikoko enpresa, Entrepinaren gazta fabrika, Elhis Burdindegiko gauzen banatzailea, Carnicas Tello industria, Bridor okindegiak, Samseng paper fabrika argentinarra edo Recambios Marinos motor edo osagai nautikoen banatzailea, besteak beste.
“Proiektu horietan guztietan gure bezeroen ingeniaritza Intralogistikoko erreferentziako bazkide teknologiko gisa posizionatuta gaude, eta haien produktibitatea eta efizientzia bultzatzeko soluzio bereziak inplementatzea jomuga nagusia duten aliantzak egiten ditugu haiekin”, ziurtatu du Juan Jesus Alberdik, ULMA Handling Systemsen gerenteak.
Berrikuntza eta ingeniaritza
Kooperatibak ingeniaritza intralogistikako kontratuak eskuratu ditu Intermarché banatzaile frantziarrarentzat, Samsenng paper fabrika argentinarrarentzat edo Carnicas Tello haragi ekoizlearentzat, esaterako.
Berrikuntza teknologikora bideratuta eta ahalegin guztiak bezeroen premietara erabat egokitutako soluzio intralogistikoak eskaintzera zuzenduta, ULMA Handling Systemsek hazteko bokazio duten enpresekin egiten du lan. Zentzu horretan, ingeniaritzak bezero ugari ditu era askotako sektoreetan, hala nola elikagai eta edarien sektorean, banaketa handian, ehungintzan, automobilgintzan, farmazian edo burdindegiko gauzen sektorean.
Nazioartean proiekzio handia edukita, kooperatibak hainbat herrialdetan ditu filialak. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Frantziako filiala, non plantilla %200 hazi baita, hazte bidean sartuta dagoela adierazita. Brasil da ULMA Handling Systemsen lehentasunezko beste merkatu bat, eta herrialde horretan kontratatutako profesionalen kopuruak %30 egin du gora.