Ulma Architectural Solutions partaide Bartzelonako La Marina auzoko berrantolaketan

Ulma Architectural Solutions berrantolaketa honetan partaide da eta drainatze kanal gama zabala instalatu du, udaleko logoarekin pertsonalizatutako burdinurtuzko tapa itsu batekin, zeina bereziki proiektu honetarako diseinatu den.
Card image cap
2015/06/24

La Marina areako berrantolaketa 10 sektorea deitutako Bartzelona hiriko gunearen eraldaketa handia da. Berrantolaketa horren bidez, hiriko hego-ekialdeko zerrenda urbanizatuko da: garai batean 750.000 m2-ko industria-eremu handia zena, Eixampleko berrogei etxadi baino gehiagoren baliokidea eta ia Bartzelonako jatorrizko nukleoarena, Barri Gótic auzoa, 825.000 m2 azaleraduna.

Ulma Architectural Solutions berrantolaketa honetan partaide da eta drainatze kanal gama zabala instalatu du.

Guztira instalatutako 350 metro lineal izan dira eta horretarako S350 kanal modeloa erabili zen proiektu honetarako bereziki diseinatutako PE5318 tapa itsuarekin batera.

Azken puntu hori eta eskainitako soluzio teknikoa, malgutasuna eta egokitzapena giltzarriak izan dira Ulma Architectural Solutionsek proposatutako drainatze soluzioa hautatzeko orduan.

Hiri-aprobetxamenduko proiektu honek sabaiaren %73 bideratuko du etxebizitzara eta %27 ekonomi jardueretara; lurzoruaren %17 berdeguneetara eta %15 ekipamenduetara bideratuz.