Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ulma Architectural Solutions-ek NAN saria eskuratu du material egokienen arloan
ULMA Architectural Solutions-ek NAN 2013 saria irabazi du eraikuntzarako material egokienen arloan, “Ur instalazio”en mailan. Montserrateko Santutegia birmoldatzeko garatutako produktuari esker lortu du saria.

Saritutako soluzioa drainatze kanalen eta sareta artekatuko pieza berezia da, gurutze itxurakoa, bereziki Montserrateko Santutegiko (Bartzelonako eskualdea) birmoldatze lanetarako ezaugarri espezifikoetara egokitzeko garatua.
Ezagutu emandako drainatze soluzioari buruzko xehetasun gehiago etagozatu Montserrateko Santutegiko argazki-erreportajeaz.
NAN Sariak banatzeko zeremonia joan den azaroaren 28an izan zen, Bartzelonako Hotel Arts hotelean egindako gala-afarian, eta bertan arkitektura eta eraikuntza arloko mundu osoko 180 gonbidatu elkartu ziren. TPI Taldeak antolatutako sarien VII. edizioa izan da, sektorearentzat erreferentziazko hitzordu bilakatu dena.