Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
#UdaTulankide argazki lehiaketan parte-hartu eta irabazi Columbus markako produktu sorta
TU Lankidek erronka bat proposatzen dizu. Udako argazki lehiaketan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, igo zure argazkia Instagramera #UdaTulankide hashtag-arekin, jarraitu @tulankide Instagramen eta irabazi Columbus markako produktu sorta.

Columbus markak produktu sorta dotorea jarri du Tulankideren eskura: Mugarra 30 motxila, CF4 frontala eta TK3 mendiko bastoia. Hala, TU Lankidek argazki lehiaketa antolatu du eta irabazleak Columbus markako produktu sorta eskuratu ahal izango du. Lehiaketan parte-hartzea oso samurra da:
- Zuen argazkiak Instagram-era igo behar dituzue, #UdaTulankide hashtag-arekin.
- Jarraitu @tulankide Instagramen.
Irailaren lehenengo astera arte
Lehiaketa gaur bertan jarriko da abian, albiste honen argitalpenarekin eta irailaren 7ra arte luzatuko da. Animatu eta parte-hartu! Motxila, frontala eta bastoia irabaz ditzakezu-eta. Hala, irailetik aurrera naturaz gozatzeko aukera izango duzu.