Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
U-BAI Faktoriak eta Mondragon Ventures-ek hitzarmena sinatu dute
Busturialdea-Urdaibain enpresa berriak sortzeko eta enpresa-ekimen berritzaileak erakartzeko ahalegin bateratu batean, U-BAI Faktoria eta Mondragon Ventures-ek elkarlanerako hitzarmen bat sinatu berri dute.
Hitzarmen estrategiko honek eskualdearen lehiakortasun ekonomiko, teknologiko eta industrialaren indartzea helburu duten proiektuak identifikatu, aztertu eta, agian, inbertitu egitean datza.
Ibon Miranda, U-BAI Faktoriako presidenteak, lankidetza honen garrantzia adierazten du: "Kolaboratzaile bikaina dugu gure eskualdera erakarri daitezkeen enpresa proiektuak identifikatzeko. Mondragonekin egindako hitzarmen honek gure konpromiso sendoa adierazten du Urdaibaiko garapen ekonomikoarekin."
Bestalde, Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Ventures-eko zuzendariak, aliantza honen garrantzia azpimarratuz: "Hasiera batetik, lotura hau modu naturalean ematen da. Gure enpresa ekosistemaren lehiakortasuna handitzeko misioa partekatzen dugu eta aliantza honek eskualdean proiektu berritzaile eta iraunkorrak garatzeko aukera berriak irekiko dituela ziur gaude, baita gure kooperatibetarako dibertsifikazio aukera berriak identifikatzeko aukera emango duela ere."
Bi entitateek elkarrekin lan egiten dute dagoeneko, ekainaren 26an ospatuko den Bigarren Inbertsio Foroan proiektuak erakartzeko helburuarekin, eta bertan U-BAI Faktoriako bazkide guztiak eta lankide bazkideak izango dira.