Txomin txapel, unibertsitatetik herrira zabalduz

Txomin txapel eguna ospatu zuten atzo Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Ikasleek festarekin ordezkatu zituzten eskola orduak eta egun osoko egitaraua antolatu zuten. HUHEZIn giro euskaldunean, lagunartean eta elkarlanean aritzen direla argi utzi zuten beste behin.
2014/05/30

Txomin txapel 14

 

Txomin txapel jaiaren helburua ez da makala: “gazteak mugitzea, ikasleek kurtsoari amaiera ona ematea eta herrian giroa sortzea”, halaxe esan ziguten antolatzaileek. Eta horregatik, aurten festa unibertsitatetik herrira zabaltzea erabaki dute. Kontzertuak plazan izan ziren eta Ghynkana, berriz, tabernaz taberna.

Berrikuntzen artean, aurten ‘Sortzaileen txokoa’ antolatu dute aurrenekoz. Goizean hainbat emanaldi eskaini zituzten HUHEZIko ikasle eta irakasleek: trikitilariak, monologoak, gitarristak, abeslariak eta Slackline erakustaldia, besteak beste.

Gogoa eta ilusioa nahikoa dituzte HUHEZIko ikasleek urtero urtero Txopin txapel festa antolatzeko; ikasleek ikasleentzat sortutako festa.

 

EGITARAUA
10:30 Jaiaren hasiera
11:00 Jolasak + sortzaileen txokoa
14:00 Bazkaria
16:30 Ghynkana tabernetan zehar
18:30 Ttek elektrotxaranga
20:00 Kontzertuak herriko plazan Jeimon Turk Band, Egurre ta Kitto, The Convicts
Eta kontzertuen ondoren… sorpresa!

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea