Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Txinako Zhejiang Gas Elkarteak Copreci bisitatu du
Europan zehar elkartea egiten ari den ibilaldiaren barne kokatzen da bisita.

Zhejiang Gas Association elkarteak sektoreko osagai ekoizleak batzen ditu, Txinako garrantzitsuenak batu ere. Besteak beste, elkarteko kide dira Xintao edo eta egosketa sektoreko enpresa lider diren Robam eta Fotile. Badira beste enpresa batzuk, osagaien fabrikatzaileak eta etxetresna elektrikoetako osagaiekin harremana dutenak elkartean parte hartzen ari direnak. Horiek guztiak gerturatu dira Aretxabaletan (Gipuzkoa) Coprecik duen egoitzara.
Copreciko ordezkariekin eginiko bileraren ondoren, 20 lagunek osatutako taldeak Copreciko instalazioak bisitatu zituzten eta ondoren SZUKALDATZEN LAB laboratoriora gerturatu ziren, ACEDE berrikuntza eragileak Garaiako Parke Teknologikoan duen laborategira.