Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
Txertoen patenteak askatzea da irtenbidea?
Covid-19ren aurkako txertoen patenteak liberalizatzeak eztabaida handia sortu du mundu osoan. Baina patenteak askatzeak, zenbateraino bermatuko du hain premiazkoa den txertoa pertsona guztiengana iristea? munduko bazter guztietara iristea?
Urtebete baino gehiago daramagu pandemia egoera honetan eta, gero eta gehiago dira farmazialariek beren patenteak partekatu edota askatzeko eskatzen duten ahotsak, dosi-horniduraren erritmoa azkartzeko eta nolabait osasun-krisiari amaiera emateko.
Idoia Apraiz Galbaianen patenteen aholkularia da 2012az geroztik. Bere praktika profesionala patenteei buruzko zerbitzu integrala eskaintzea da, eta bere espezializazio arloak kimika, bioteknologia, elikadura eta osasuna dira.
Elkarrizketa honetan, patenteak zer diren azaltzen digu, patenteak askatzeak zer ekarriko lukeen, horrek ekoizpen-prozesua azkartuko ote lukeen eta horrela txertoak errazago banatuko liratekeen mundu osoan...