Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
TU Lankidek hirukoiztu ditu abuztuko audientzia datuak

Nahiz eta abuztua opor hilabetea izan, gure kooperatiben gaurkotasunaren erreferentzia izaten jarraitu du tulankide.com webak. Azken hilabetean agerkari digitalak erregistratu dituen erabiltzaile- eta saio-kopuruak argi eta garbi adierazten du hori. Izan ere, 17.900 erabiltzailek bisitatu dute gunea eta guztia 20.900 saio inguru erregistratu dira.
Argitaratutako edukia handia eta askotarikoa izan da: notiziak, bideoak, elkarrizketak… gure kooperatibetako errealitatearen lekuko: Laboral Kutxako emaitzak, Korporazioak Euskaraldiarekin bat egitea, Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza eredua, Orbeako elkarrizketa… Hauek guztiek izan dituzte datu positiboak eta horien artean bisita gehien jaso duen albistea hauxe izan da: Eroskik Covid-19aren birusa ez-aktibo uzten duen lehen maskara saltzen du.
Eskerrik asko TU lankide erreferente bihurtu duzuen erabiltzaile eta bisitari guztiei!