Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
TU Lankidek bere webgunea eraberritu du
Webgune berria (www.tulankide.com) mugarria da TU Lankideren ibilbidean, eta beste urrats bat suposatzen du aldizkariak digitalizazioaren alde egiten duen apustuan. Berrikuntza nagusiak hauek dira: diseinu eguneratua, nabigazioa errazten duen edukien berrantolaketa eta proposamen berriak tresna digitalen bidez. Hori guztia webguneak modu arin eta intuitiboan funtziona dezan hainbat gailutan (smartphone, tableta eta ordenagailuetan), eta bere edukietan nabigatzen duenari baliozko informazioa emanez.
Webguneak euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak dituela, eta TU Lankide idatziz ere argitaratzen dela, hiru hilean behin, 9.000 ale inguruko tiradarekin.
Nobedadeak
Eguneratze honen berrikuntzetako bat podcast atal bat sartzea da. Atal hori Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko dekano izendatu berriarekin estreinatu da. Halaber, bertsio berriak ideia eta hobekuntza ugari ditu, bai diseinuan, bai nabigazioan, edukietan eta teknologian:
- Erabiltzaileari zuzendutako diseinua: espazio erabilgarria 1024 pixel zabal arte hazten da, ordenagailu gehienetan pantailako bereizmen ohikoena; ikonoen, grafikoen eta irudien erabilera indartzen da, eta informazioaren antolaketa berria eskaintzen da, edukiak erraz eta arin kontsultatzeko.
- Nabigazio sinplifikatua: atalen egituraketa aldatu eta sinplifikatu egiten da, orain zabalduak eta berrituak diren ohiko sekzioetarako sarbidea errazteko; horri esker, erraz moldatzen da argitalpenaren edukien eskaintzan.
- Eduki praktikoak eta parte-hartzea: gaurkotasuneko edukiak indartzen dira, eta, aldi berean, atal berriak gehitzen dira, hala nola Podcast-a eta streaming bidezko emankizunak. Halaber, ohiko Hileko Buletina mantentzen da, 2.500 bat harpidedun dituena. Eta, gure kooperatibei esker, lehiaketa eta sustapen berriak sartuko dira webgunean sartzen diren pertsonentzat.
- Teknologia berria: plataformaren azken aurrerapen teknologikoak sartu dira, informazioa eta zerbitzuak hainbat bidetatik atzitzen dituzten gero eta erabiltzaile gehiagori web-inguruneari etekin hobea emateko.
- Ikus-entzunezko edukien aldeko apustua. Bideo formatua eta edukiei lotutako sare sozialen plataformen garapena bultzatuz, hala nola flickr, instagram, youtube edo twitter.
- Nabigazio koherenteagoa: bertsio berri honetan, edozein gailutatik (mugikorra, tableta edo idazmahaia) bisita daitekeen webgunea da, nabigatzeko eta edukiak kontsumitzeko esperientzia ahalik eta errazena, intuitiboena eta, batez ere, atseginena izan dadin tulankide.com webgunean sartzen diren pertsonentzat.
TU Lankideren datuak
Covid-19k eragindako krisian, gure kooperatibei buruzko eguneroko informazio zehatza ematen jarraitu du TU Lankidek, protagonista nagusiei ahotsa emanez. Eta kooperatiba-taldearen konpromisoak eta interesak argi uzten dute TU Lankide informazio-erreferentzia dela.
Hala erakusten dute zenbait datuk:
- Audientzia datuak. 2020ko hilabete hauetan, bisita-kopuruak gora egin du, eta 200.000 bisita baino gehiago izan dira.
- Sare sozialak. Twitter, 3.500 jarraitzaile baino gehiago dituena; Instagram, 500 jarraitzaile inguru dituena; eta Linkedin.
- Buletinak. hilean behin (2.500 harpidedun baino gehiago) eta RSS kanal batean, egunero argitaratzen diren albiste guztiak harpidetzeko.
Zalantzarik gabe, abiapuntu egokia da entzule gehiago izateko eta aldizkariaren edukia jende gehiagori zabaltzeko.