Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
TU Lankide eta MondragonLinguak euskara edo ingelesa hobetzeko ikastaro bat irabazteko aukera eskaintzen dizute

Zozketarako izen-ematea itxita dago.
MondragonLinguaren laguntzari esker, euskara edo ingeleseko online eta/edo aurrez aurreko hiru hilabeteko ikastaro bat zozketatzen dugu (irabazleak aukeratuko du hizkuntza), 675 eurotan baloratutakoa. Ikastaro honek online programa, bideokonferentzia bidezko eskolak eta banakako tutoretzak barne hartzen ditu. Zozketan parte hartzea oso erraza da, horretarako beheko formularioa bete behar duzu.
Ez utzi aukera honi ihes egiten!
ML+ formatuaren ezaugarriak
Ikastaroak barne hartzen ditu online programa bat, irakasle baten bideokonferentzia bidezko eskolak, talde eskolak eta banakako tutoretza saioak. Baita 20 minutuko elkarrizketa eskolak ere, gehienez bi parte-hartzailerekin eta ordubeteko talde klaseekin.
2023ko abenduaren 31a baino lehen eman beharko zaio hasiera ikastaroari. Gainera, zure erritmoan ikasi ahal izango duzu, ordu-mugarik gabe. Ariketak automatikoki jasotzen dira eta ahozko ulermena, idatzizko adierazpena eta ulermena, gramatika eta hiztegia lantzen dira.
Ikastaroa 5 mailatan dago eskuragarri, A1etik C1era. Hasieran test bat egingo da, mailarik egokienean has zaitezen. Bideokonferentzia bidezko eskolen eskaintzaren barruan, mailaren arabera dagokizun HABE profila edo Cambridge English ziurtagiria prestatzeko saioak izango dituzu.
Zozketaren baldintzak:
- Parte hartzeko azken eguna 2023ko azaroaren 15a izango da.
- Saria ezin izango da trukatu. Ezin izango da eskatu saria beste batengatik aldatzea, ez eskudirutan duen balioagatik, ez adierazitakoa ez den beste ondasun edo zerbitzu batengatik.
- Saria MondragonLinguaren bidez emango da.
- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek beren datuak (izena eta posta elektronikoa) TULankide aldizkariari lagatzen dizkiote komunikazioak bidaltzeko, eta MondragonLinguari helburu komertzialetarako.
- Irabazlearen izena tulankide.com webgunean jakinaraziko da.