Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Tropel solidarioa elikagaien bankuei laguntzeko
Arrabol edo bizikleta estatiko baten gainean bada ere, txirrindularitzan jardutea oso lagungarri izan daiteke konfinamenduan zehar, osasun-krisi honek gehien eragindako pertsonentzat. Izan ere, Pazko Asteko astelehenetik, apirilak 13, igandera, apirilak 19, Euskadi Fundazioko txirrindulariekin batera eragin diezaiekezu pedalei, Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuentzat 50.000 euro biltzea helburu duen ekimen solidario honen bidez.
Egindako kilometro bakoitzak euro bat sorraraziko du Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuentzat, harik eta 50.000 €-ko dohaintza osatu arte.
COVID-19 pandemiaren ondorioek eragin handiagoa dute pertsona ahulenengan. Hala, azken asteotan, Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuek, autonomia-erkidego guztietako 54 elikagai bankuek bezala, zailtasun handiagoa izan dute bere boluntariotza-sareak elikagaiak biltzeko orduan, eta horri gehitu behar zaio familia askok beren egoera prekarizatzen ikusi dutela. Horregatik, ezinbestekoa da dohaintzak lortzea, Elikagaien Bankuek bere lana betetzen jarrai dezaten; are beharrezkoagoa, garai hauetan.
Euro bat egindako kilometro bakoitzeko
Honako hau da erronka: tropeleko talderik solidarioena sortu eta 50.000 kilometro egitea, nork bere etxean. Kilometro horietako bakoitza euro bihurtuko du LABORAL Kutxak, Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuei emateko. Beraz, helburua lortzen bada, 50.000 euro emango dizkio. Hala, errepidera irteterik ez duten bizikletazale askok astean zehar egiten dituzten entrenamenduek helburu soziala eta asistentziala izango dute, eta hori oso garrantzitsua da une hauetan premia larrian bizi diren familia askorentzat.
Tropel solidarioaren burua Mikel Landa izango da, eta badira beste txirrindulari ospetsu batzuk, hala nola Peio Goikoetxea, Haimar Zubeldia, Mikel Iturria, Xabier Mikel Azparren eta Paula Suárez (ziklo-kroseko Euskadiko egungo txapelduna).
Erronka honetan parte hartzeko bi urrats bete behar dira: Strava sare sozialean izena ematea (sare sozial horrek erronkaren bilakaera neurtuko du eta diziplina anitzeko
kirolariak biltzen ditu) eta LABORAL Kutxa klubeko bazkide egitea. Banakako entrenamendu bakoitza bukatutakoan, “#Laboralkutxa #pedalsolidarioak” izenburua editatu behar da. Kirolari bakoitzaren jarduera erregistratuta geratuko da automatikoki, eta egindako kilometroak kontagailu orokorrean batuko dira.