Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Travel Air-ek Euskalit Saria irabazi du, hazkundearen kudeaketagatik
Hau izan da Travel Air-ek, EROSKI Bidaiak agentziaren Business Travel dibisioak, aurkeztutako praktika ona: zerbitzua emateko modua, erabat digitalizatua, prozesu berezi baten bidez eta software librea erabilita. Horri esker, Contact Center bakarra izatea lortu du, zeinetan adierazleak txerta baititzake eta, hortaz, etengabeko hobekuntza lortu. Hala, 2017an izandako emaitzak aurkeztu zituen, zeinetan ebitda adierazlea %200 hobetu baitzuen eta ekoizpena %7,4, eta inor kaleratu ez duela erakutsi zuen, langile guztiak atxiki baitzituen. Horrekin batera, Bezeroaren Gogobetetzea hobetu du; batez ere, bezero estrategikoena, %300eko hobekuntza, hain zuzen ere, NPSan: Net Promotor Score.
Irabazi dituzten praktikak hautatzeko, epaimahai bat osatu zuten EUSKALITeko Patronatuko kideekin, eta hiru alderdi baloratu zituzten, berrikuntza, emaitzak, eta praktika onak beste erakunde batzuetan aplikatzeko egokitasuna.
Hauek izan dira sarien lehiarako hautatutako finalistak eta haien proiektuak: OSAKIDETZA, LANTEGI BATUAK, MUTUALIA, CTI SOFT, EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES ESIa. ESIari dagokionez, Herri epaimahaikoaren saria jaso zuen.
Sari hori irabazita, EROSKI Bidaiak agentziak aukera du orain 2018ko CEX Bikaintasunaren Zentroen sariketara aurkezteko: http://www.centrosdeexcelencia.com/portfolio-item/premio-cex-2018/. Enpresen arteko kudeaketaren praktika onak saritzen dituzte bertan.
Travel Air-ek arreta esklusiboa emateko hamasei zentral ditu hiri printzipaletan, besteren artean, Madrilen eta Bartzelonan; horrez gain, zazpi inplants ditu, eta dibisio berezi bat, Travel Air Events izenekoa, konbentzioak eta biltzarrak antolatzeko.
GEBTA (Guild European Business Travel Agents) eta ITP (Internacional Travel Partnership) erakundeetan sartuta dago EROSKI Bidaiak agentziaren enpresa dibisioa, Business Traveletan espezialistak diren bidaia agentzien partzuergo gisa. Bost kontinenteetako 47 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta 2.500 salmenta puntu baino gehiago ditu; horrela, zerbitzuen estaldura globala eta integrala ematen dio bere bezeroei.
Travel Air, EROSKI Bidaiak bezala, lehen bidaia agentzia da Turismo Bitartekaritzarako Zerbitzuen UNE-EN-ISO 9001-2008, UNE 189001 kalitate ziurtagiriak dituena (ICTEren Q kalitate turistikoa) eta zilarrezko Q ziurtagiria 2008an, enpresa kudeaketaren bikaintasun aitorpen gisa.