Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Trail running edo naturan korrika egitearen zaletasuna, berbagai Mondragon Unibertsitatean

Hauek izango dira solasaldiko parte-hartzaileak: Aritz Egea, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Domusa Teknik Lana taldeko mendi-korrikalaria; Malen Osa, Mondragon Unibertsitateko ikaslea eta Salomon taldeko mendi-korrikalaria; Garazi Artola, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia eta Soronea Ammma taldeko mendi-korrikalaria; Ganix Lasa, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Mondraitz elkarteko kidea, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren antolatzailea, eta Julen Elorza, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia eta mendi-lasterketen filmmakerra.
Solasaldia ateak irekita egingo da, maiatzaren 31n, asteazkenean, Arrasateko campusean (Iturripe, 5. eraikina), 17:00etatik 20:30era bitartean
Moderatzailea Xabi Igoa izango da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko komunikazio-arduraduna eta unibertsitateko ikasle ohia. Solasaldia ateak irekita egingo da, maiatzaren 31n, asteazkenean, Arrasateko campusean (Iturripe, 5. eraikina), 17:00etatik 20:30era bitartean, euskara hutsean. Bertaratzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute elkarrizketa, Mondragon Unibertsitatearen Kirol Zerbitzuaren Instagrameko kontuaren bidez.